Indarkeria matxistaren aurkako eguna azaroaren 25ean ospatzen da urtero, mundu osoan emakumeengan gertatzen den indarkeria salatzeko eta indarkeria hori desagerrarazteko politikak eskatzeko herrialde guztietan. Deialdia 1981ean hasi zuen Latinoamerikako mugimendu feministak, 1960an hiru Mirabal ahizpak hil zituzteneko data gogoratzeko.
El Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra la Mujer se conmemora anualmente el 25 de noviembre para denunciar la violencia que se ejerce sobre las mujeres en todo el mundo y reclamar políticas en todos los países para su erradicación. La convocatoria fue iniciada por el movimiento feminista latinoamericano en 1981 en conmemoración a la fecha en la que fueron asesinadas, en 1960, las tres hermanas Mirabal.
Horri buruzko informazio eta ekimen asko iritsi zaizkigu. Gure auzokideengandik jaso dugun Doneztebeko Apyma bideoa gustatu zaigu, sare sozialetan jartzen baitu arreta.
Sare sozialek harremanak sustatzeko bidea eskaintzen digute, eta hauen erabilera egunerokotasuneko iturri bilakatu da eta askotan ez gara gai pantaila aurreko mikromatxismoak, diskriminazio eta gutxiesteak detektatu eta salatzeko.
Bideo honen bitartez, sare sozialen erabileraren inguruko hausnarketarako tartea luzatu nahi da, guztion esku baitago harreman sanoak garatzea eta errespetuan oinarrituriko erlazioak sendotzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario