Kaixo familiak!!
Gaur goizean izan da Noraino literatur eta ilustrazio lehiaketaren sari banaketa. Guztira 188 lan aurkeztu dira eta esan behar dugu Apymak oso pozik dagoela eta eskerrak ematen diegula parte hartu duten guztiei: ikastetxeari, epaimahaikideei, familiei, euskara zerbitzuari, eta noski, artisteei. Eskerrik asko ere Iker Gorosterrazu eta Alvarori bota duen bertsoagatik, eta Izaskun Lerari gaurko ekitaldiari musika jartzeagatik.
Hemen dituzue, irabazleak eta haien lanak. Klika egiten baduzue izenean, irakurri ahal izango duzue.
Epaimahaikideek hartutako lanak:
Lehiaketaren gai nagusia zen SUA kontutan hartuta; SUAren esentzia eta berotasuna modu xume zein dotorean irudikatzea lortu duelako, HHko irabazlea Aimar Juvera da.
Lehen Hezkuntzako 1. , 2. eta 3. mailakoen parte hartzaileen artean Haizea eta sua izeneko ipuina irabazlea izan da lanaren originaltasun eta suaren botereak bereak egin dituelako. Ipuin landu honen irabazlea Elaia OIartzun duzue, LH 2. mailako ikaslea.
Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoen arteko partaideen hautatua NIre barruan sua dago izenburua duen lana da, besteak beste suarekin egin duen hitz jolasagatik eta espazioaren erabilera erakargarriagatik. Zorionak Lehen Hezkuntzako 4. mailako Denis Domeño irabazleari!
DBH kategoriako irabazlea. Bere prosa poetikoaren estilo ikaragarriagatik, bere adjetibazio kopuru luze bezain garbia, eta aldi berean erritmoaren mantentze-lanagatik, non irakurlearen arreta bahitzen baitu ezinbestean, Joanes Martinez de Icaya “Sorrera ederra” lanarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario