lunes, 24 de abril de 2023

Noraino Lehiaketaren sari banaketa. Entrega de premios concurso literatura e ilustración Noraino.2023

Kaixo familiak!!

Gaur goizean izan da Noraino literatur eta ilustrazio lehiaketaren sari banaketa. Guztira 188 lan aurkeztu dira eta esan behar dugu Apymak oso pozik dagoela eta eskerrak ematen diegula parte hartu duten guztiei: ikastetxeari, epaimahaikideei, familiei, euskara zerbitzuari, eta noski, artisteei. Eskerrik asko ere Iker Gorosterrazu eta Alvarori bota duen bertsoagatik, eta Izaskun Lerari gaurko ekitaldiari musika jartzeagatik.

Hemen dituzue, irabazleak eta haien lanak. Klika egiten baduzue izenean, irakurri ahal izango duzue.

Epaimahaikideek hartutako lanak:

Lehiaketaren gai nagusia zen SUA kontutan hartuta; SUAren esentzia eta berotasuna modu xume zein dotorean irudikatzea lortu duelako, HHko irabazlea Aimar Juvera da.

Lehen Hezkuntzako 1. , 2. eta 3. mailakoen parte hartzaileen artean Haizea eta sua izeneko ipuina irabazlea izan da lanaren originaltasun eta suaren botereak bereak egin dituelako. Ipuin landu honen irabazlea Elaia OIartzun duzue, LH 2. mailako ikaslea. 

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoen arteko partaideen hautatua NIre barruan sua dago izenburua duen lana da, besteak beste suarekin egin duen hitz jolasagatik eta espazioaren erabilera erakargarriagatik. Zorionak  Lehen Hezkuntzako 4. mailako Denis Domeño irabazleari!

DBH kategoriako irabazlea. Bere prosa poetikoaren estilo ikaragarriagatik, bere adjetibazio kopuru luze bezain garbia, eta aldi berean erritmoaren mantentze-lanagatik, non irakurlearen arreta bahitzen baitu ezinbestean, Joanes Martinez de Icaya “Sorrera ederra” lanarekin.

Publikoaren sariak

Haur hezkuntza kategoriako irabazlea: Julen Ostiz, “Dragoia dantzatzen eta pertsonaiak musika jotzen” lanarekin.
Lehen Hezkuntza 1, 2, 3 kaegoriako  irabazlea:  Oier Ezkurra, “Etxe errea” lanarekin.
Lehen Hezkuntza 4, 5, 6 kategoriako irabazlea: Naroa Landiribar, “Agian sua magikoa da!!” lanarekin.
DBH kategoriako irabazlea: Irati Otegi, “Suarena Ondoan” lanarekin.





viernes, 7 de abril de 2023

Proyecto Kili Kili Proiektua: Herritarren parte-hartzearen jardunbide egokien katalogoa. Nafarroako Gobernua. Catálogo de buenas prácticas en participación ciudadana. Gobierno de Navarra.

Azkenean, argitaratu da Herritarren parte-hartzearen jardunbide egokien katalogoa. Hemen duzue estekak bideoak eta katalagoa ikusteko.

Kontuan izan behar da hemen argitaratzen denak 2021. urteari egiten diola erreferentzia, eta proiektuak bilakaera izan duela eta eboluzionatzen jarraitzen duela. Eta beti parte hartzera animatzen zaituztegu.

Gure proiektua ikusi ahal izango duzu irudian klik egiten baduzu, 17,18 eta 19. orrialdeetan. Dena den, gainerako proiektuak kuxkuseatzera gonbidatzen zaituztegu, oso gauza interesgarriak baitaude.



https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gobernuaren-ekintza/herritarren-parte-hartzearen-jardunbide-egokiak

Finalmente se ha publicado el Catálogo de buenas prácticas de participación ciudadana en el que figura el Proyecto Kili Kili. Aquí tenéis los enlaces para ver los vídeos y el catálogo.


Hay que tener en cuenta que lo que aquí se publica hace referencia al 2021 y que el proyecto ha evolucionado y que sigue evolucionando. Y que siempre siempre, os animamos a participar en él.

Podrás ver nuestro proyecto si pinchas en la imagen, páginas 17,18 y 19. De todas formas os invitamos a kuxkusear el resto de proyectos, porque hay cosas muy muy interesantes.







https://gobiernoabierto.navarra.es/es/accion-gobierno/buenas-practicas-participacion-ciudadana