lunes, 24 de abril de 2023

Noraino Lehiaketaren sari banaketa. Entrega de premios concurso literatura e ilustración Noraino.2023

Kaixo familiak!!

Gaur goizean izan da Noraino literatur eta ilustrazio lehiaketaren sari banaketa. Guztira 188 lan aurkeztu dira eta esan behar dugu Apymak oso pozik dagoela eta eskerrak ematen diegula parte hartu duten guztiei: ikastetxeari, epaimahaikideei, familiei, euskara zerbitzuari, eta noski, artisteei. Eskerrik asko ere Iker Gorosterrazu eta Alvarori bota duen bertsoagatik, eta Izaskun Lerari gaurko ekitaldiari musika jartzeagatik.

Hemen dituzue, irabazleak eta haien lanak. Klika egiten baduzue izenean, irakurri ahal izango duzue.

Epaimahaikideek hartutako lanak:

Lehiaketaren gai nagusia zen SUA kontutan hartuta; SUAren esentzia eta berotasuna modu xume zein dotorean irudikatzea lortu duelako, HHko irabazlea Aimar Juvera da.

Lehen Hezkuntzako 1. , 2. eta 3. mailakoen parte hartzaileen artean Haizea eta sua izeneko ipuina irabazlea izan da lanaren originaltasun eta suaren botereak bereak egin dituelako. Ipuin landu honen irabazlea Elaia OIartzun duzue, LH 2. mailako ikaslea. 

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoen arteko partaideen hautatua NIre barruan sua dago izenburua duen lana da, besteak beste suarekin egin duen hitz jolasagatik eta espazioaren erabilera erakargarriagatik. Zorionak  Lehen Hezkuntzako 4. mailako Denis Domeño irabazleari!

DBH kategoriako irabazlea. Bere prosa poetikoaren estilo ikaragarriagatik, bere adjetibazio kopuru luze bezain garbia, eta aldi berean erritmoaren mantentze-lanagatik, non irakurlearen arreta bahitzen baitu ezinbestean, Joanes Martinez de Icaya “Sorrera ederra” lanarekin.

Publikoaren sariak

Haur hezkuntza kategoriako irabazlea: Julen Ostiz, “Dragoia dantzatzen eta pertsonaiak musika jotzen” lanarekin.
Lehen Hezkuntza 1, 2, 3 kaegoriako  irabazlea:  Oier Ezkurra, “Etxe errea” lanarekin.
Lehen Hezkuntza 4, 5, 6 kategoriako irabazlea: Naroa Landiribar, “Agian sua magikoa da!!” lanarekin.
DBH kategoriako irabazlea: Irati Otegi, “Suarena Ondoan” lanarekin.





viernes, 7 de abril de 2023

Proyecto Kili Kili Proiektua: Herritarren parte-hartzearen jardunbide egokien katalogoa. Nafarroako Gobernua. Catálogo de buenas prácticas en participación ciudadana. Gobierno de Navarra.

Azkenean, argitaratu da Herritarren parte-hartzearen jardunbide egokien katalogoa. Hemen duzue estekak bideoak eta katalagoa ikusteko.

Kontuan izan behar da hemen argitaratzen denak 2021. urteari egiten diola erreferentzia, eta proiektuak bilakaera izan duela eta eboluzionatzen jarraitzen duela. Eta beti parte hartzera animatzen zaituztegu.

Gure proiektua ikusi ahal izango duzu irudian klik egiten baduzu, 17,18 eta 19. orrialdeetan. Dena den, gainerako proiektuak kuxkuseatzera gonbidatzen zaituztegu, oso gauza interesgarriak baitaude.



https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gobernuaren-ekintza/herritarren-parte-hartzearen-jardunbide-egokiak

Finalmente se ha publicado el Catálogo de buenas prácticas de participación ciudadana en el que figura el Proyecto Kili Kili. Aquí tenéis los enlaces para ver los vídeos y el catálogo.


Hay que tener en cuenta que lo que aquí se publica hace referencia al 2021 y que el proyecto ha evolucionado y que sigue evolucionando. Y que siempre siempre, os animamos a participar en él.

Podrás ver nuestro proyecto si pinchas en la imagen, páginas 17,18 y 19. De todas formas os invitamos a kuxkusear el resto de proyectos, porque hay cosas muy muy interesantes.







https://gobiernoabierto.navarra.es/es/accion-gobierno/buenas-practicas-participacion-ciudadana



viernes, 3 de marzo de 2023

Historiako hainbat emakume. DBH 2. eta 3. mailako ikasleek egindako lana. Algunas mujeres de la historia. Trabajo realizado por el alumnado de 2º y 3º de ESO


Institutotik bidali digute informazio hau zuekin konpartitzeko. Oso interesgarri eta lan ederra egiten ari dira gure seme-alabak. 

Martxoaren 1etik 17ra Larraintzarko gizarte zentroaren sarrean “Historiako hainbat emakume” erakusketaz disfrutatzeko aukera duzue.

Erakusketa inklusibo honetan DBH 2. eta 3. mailako ikasleek egindako lana ikusgai daukazue. Arlo ezberdinetan hainbat emakumeren lana ikustarazteko, 14 erretratu egin dituzte plastikan eta horien biografiak sei irakasgai desberdinetan landu dituzte. Informazio hori CREENAkoek braillera itzuli dute.

Animatu erakusketa ikustera !

-----------

Nos han enviado esta información desde el centro y sobre la expo para que la compartamos con las familias. Qué trabajo más interesante y más bonito están haciendo nuestros hijos e hijas. 

Desde el 1 hasta el 17 de marzo, en la entrada del centro cívico de Larraintzar, se podrá disfrutar de la exposición “Algunas mujeres de la historia”.

En esta exposición inclusiva tendréis la oportunidad de ver el trabajo realizado por el alumnado de 2º y 3º de ESO. Para visibilizar la labor de las mujeres en diferentes ámbitos, han realizado 14 retratos en plástica y han trabajado sus biografías en seis asignaturas diferentes. La información ha sido traducida a braille por el personal del CREENA.

Animaros a visitar la expo!



miércoles, 1 de marzo de 2023

Proyecto Sustraiak Proiektua. Nafarroako Gobernuaren INGURUMEN HEZKUNTZA ETA SENTSIBILIZAZIO PROIEKTUEN, INGURUMEN BOLUNTARIOEN ETA HERRITARREN ZIENTZIAREN deialdirako prestatutako plana/memoria. Plan/memoria preparado para la convocatoria de PROYECTOS DE EDUCACIÓN Y SENSIBILIZACIÓN AMBIENTAL, VOLUNTARIADO AMBIENTAL Y CIENCIA CIUDADANA del Gobierno de Navarra.


Aurten ere, Apymak Sustraiak proiektua aurkeztu du Nafarroako Gobernuaren INGURUMEN HEZKUNTZA ETA SENTSIBILIZAZIOKO, INGURUMEN BOLUNTARIOTZAKO ETA HERRITARREN ZIENTZIARAKO PROIEKTUEN deialdira. Hemen duzue eskuragarri deialdian eskatzen den dokumentazio guztiari erantsitako memoria.

Parte hartzera animatzen zaituztegu.

2023ko Sustraiak proiektuaren lan-proposamenaren xedea da aurreko urtean aipatutako ingurumen-gaiak sendotzea eta finkatzea, eskola-baratzearen proiektua sendotzea funtsezko zutabe gisa ikasteko, kontsumoaren eta ekoizpenaren erantzukizunean sentsibilizatzeko, birziklatzeko, ekonomia zirkularrerako eta abarrerako, eta gure ekosistemen biodibertsitatea balioesteko eta zaintzeko (batez ere gertukoenak).
Un año más, la Apyma ha presentado el proyecto Sustraiak a la convocatoria de PROYECTOS DE EDUCACIÓN Y SENSIBILIZACIÓN AMBIENTAL, VOLUNTARIADO AMBIENTAL Y CIENCIA CIUDADANA del Gobierno de Navarra. Aquí tenéis disponible la memoria que se adjunta a toda la documentación que se solicita en la convocatoria.

Os animamos a participar.

La propuesta de trabajo del proyecto Sustraiak 2023 va encaminada a consolidar y afianzar temáticas ambientales ya mencionadas el año anterior, consolidar el proyecto del huerto escolar como un pilar fundamental para el aprendizaje, sensibilización en la responsabilidad del consumo y producción, el reciclaje, la economía circular, etc. y valorar y cuidar la biodiversidad de nuestros ecosistemas (especialmente los más cercanos).



martes, 31 de enero de 2023

Noraino. Literatura eta ilustrazio lehiaketa. Noraino. Certamen de literatura e Ilustración. Bigarren edizioa. Segunda edición 2023.



 


Apymak, mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin, literatur eta ilustrazio lehiaketa antolatu du aurten ere.

Iaz bezala, ekimenak ilusio handia sortzea eta parte-hartzea handia izatea espero dugu. LHko eta HHko familiek ere parte har dezakete aurkezten diren obretan.

Eta aurten ere publikoaren saria antolatuko da.

Hemen dituzue eskuragarri lehiaketaren oinarriak, eskolan gure seme-alaben artean banatu direnak.

-------------

La Apyma con el apoyo del servicio de euskera de la mancomunidad hemos vuelto a organizar este año el concurso literario y de ilustración. 

Al igual que el año pasado, esperamos que la iniciativa genere mucha ilusión y que la participación sea alta. Las familias de LH y HH también pueden colaborar en las obras que se presenten. 

Y también este año se organizará el premio del público.

Tenéis a vuestra disposición aquí las bases del concurso, que se han repartido entre nuestros hijos e hijas en la escuela.